Mokofin

2007, February 23.

Saigon

Atala: Uncategorized - EGILEA: mokofin @ 11:28 am

             Orain dela hilabete batzuk Saigon jatetxean izan ginen. Saigon jatetxea Maria Cristina hotelaren aldamenean dago. Nahi izanez gero hoteletik bertatik ere sar zaitezke jatetxera. Jatetxea Vietnamdarra da. Hortik izen hori izatea, Saigon. Barrenera sartzean, ordea ez zara ekialdeko jatetxe batekin topatuko (hau gehiegi esatea ere bada, izan ere ni ez naiz inoiz izan ekialdean). Ea argitzen dudan hau: jatetxeak nire irudimenera XIX. mendeko giro koloniala ekartzen zidan, tapizak, alfonbrak, mahaien apainketa…. Eta zerbitzariak ere ez dira ekialdekoak, frantses kutsua hartzen genien gazteleraz hitz egiten zutenean ere. Beraz, laburtzeko, esan dezakegu Frantziak ekialdean XIX. mendean zituen kolonietako jatetxe baten antza hartzen zaiola. Dena den, bazen guztien artean zerbitzari bat, eta Reyes eta Arantxa horrekin geratu ziren, janariari ia kasurik ere egin gabe (eta niri gutxiago noski). Zerbitzariaren alde esan behar dut bere lekuan mantendu zela serio-serio bazkari guztian, nire lagunen erasoei irribarre xuabe batekin erantzunez.
           
            Janariari buruz ezin dizuet zehaztasunez hitz egin, denbora ez baita alperrik pasa. Ekialdeko janari tipikoak jan genituen. Hasteko, eseri bezain pronto, gure ustetan mahaia apaintzeko loreak zirenak, patata frijitu antzeko batzuk zirela adierazi ziguten eta hor hasi ginen barrez. Ondoren denetik frogatu genuen, arrozak (goxoak ziren baina ez beste munduko gauzarik ere), chop-suey edo fin-fin moztutako haragia eta oilaskoa, (ona zegoen baina espezieak ziren nagusi han ere). Udaberriko Rollitoak, barazkiez beteak, oso goxoak zeuden. Ganbak saltsa berezi batez apainduak, oso gordinak gure gusturako. Pipar hautsarekin egindako saltsatan aurkeztutako azpizuna, oso goxoa eta oso bizia.
            Orokorrean esan dezakegu inguruan ditugun ekialdeko jatetxeen artean nik ezagutu dudan onenetarikoa dela. Gehienetan, inguruan ditugun jatetxe txinarrak merkeak baina kaxkar xamarrak izaten baitira. Eta hori nire iritzia da. Reyesi edo Arantxari galdetuz gero jatetxe zoragarria dela esango dizute, baina ez dakit janarian pentsatzen duten hori esaten dutenean.  
            Dena den, Orienteko jatetxeetara joatea ere oso gomendagarria iruditzen zait. Asko ikasten da. Nik bisita kultural gisara planteatuko nuke, museo bat ikustera joaten garenean bezalaxe.
            Eta prezioa ere ez dago hain gaizki, 30 euro inguru.

Iruzkin 1 »

TrackBack erreferentziak URI honetara bidali: http://mokofin.blogsome.com/2007/02/23/saigon/trackback/

  1. Nik ere gustukoak ditut jatetxe txinatarrak baina zaila da ohiko jatetxe merke horietatik desberdintzen direnak aurkitzea. Gipuzkoa osoan zehar sakabanatuta dauden jatetxe txinatar gehienak negozio berekoak direla esango nuke: menua eta dekorazioa denetan berdina izaten da eta, orokorrean txinako sukaldaritza autoktonoarengandik urrun daudela iruditzen zait.

    Ni ere egonda nago Saigon-en. U2-k Donostian eskaini zuen kontzertu eguna zela gogoan dut eta gustura bazkaldu nuela esango nuke. Karta berezia, ohikoak ez diren platerak, leku polita eta zerbitzu ona; sentsazio onekin atera ginen.

    Saigon jatetxeaz gain, bigarren baten oroitzapenak ere fresko ditut buruan. Gogoratzen ez dudana bere izena da. Getxon izan zen, udaleko kirol instalazioak kokatzen diren gunetik gertu zegoela gogratzen dut. Kanpotik eta barrutik ekialdeko ohiko dekorazioa zen nagusi. “Tira, betiko txinatar jatetxea” pentsatu genuen nire emazteak (orduan andregaia) eta biok. Zerbitzaria nota hartzera etorri zenean erabat txundituta geratu ginen. Euskaraz primeran egiten zuen getxotar emakume mardula zen. Nola liteke?.

    Bazkalostean hitz bi egin genituen berarekin; senarra txinatarra zuen. Elkar ezagutu ziren eta, ezkondu ondoren, Getxon jatetxea irekitzea erabaki zuten. Senarrak esperientzia omen zuen sukaldaritzan eta probatzea erabaki zuten. Karta berezia zen; sekulan jan gabeko platerak aurki zitezkeen bertan. Platerak prestatu eta atontzeko modua ere berezia zen. Gutxitan bezala, txinatarrek euren herrialdean jaten dituzten jakiak dastatzen ari ginela sentitu genuen biok. Jatetxearen izena ahaztuta daukat; halere hamabi urte edo izango dira bertan egon ginenetik. Agian jadanik jatetxea desagertu da, nork daki.

    Portzierto, bihar Marqués de Riscal-en hotelera goaz afaltzera eta gaua pasatzea. Komentatuko dizuet asteburuko gorabeherak nolakoak izan diren.

    Comment egilea jolaus — 2007, February 23. @ 2:28 pm

RSS feeda mezu honentzat.

Leave a comment

E-posta beharrezkoa da baina ez da argitaratuko, HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.

Gu, Arantxa, Reyes eta Josemari gara eta sukaldaritzako azken gorabeherei buruz hitz egingo dizuegu. On egin!!!!!!

Azken Iruzkinak

  • Estekak:
  • Atalak:
  • Fitxategiak:
  • Otsaila 2007
    Al At Az Og Or Lr Ig
    « Urt   Mar »
     1234
    567891011
    12131415161718
    19202122232425
    262728  
  • Azken mezuak
  • Irakurrienak
  • Admin gunea:
  • Sindikazioa:

  • Creative Commons License
    lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
  • Get free blog up and running in minutes with Blogsome
    Theme designed by Janis Joseph