Comments on: Saigon

by: jolaus
Nik ere gustukoak ditut jatetxe txinatarrak baina zaila da ohiko jatetxe merke horietatik desberdintzen direnak aurkitzea. Gipuzkoa osoan zehar sakabanatuta dauden jatetxe txinatar gehienak negozio berekoak direla esango nuke: menua eta dekorazioa denetan berdina izaten da eta, orokorrean txinako sukaldaritza autoktonoarengandik urrun daudela iruditzen zait.

Ni ere egonda nago Saigon-en. U2-k Donostian eskaini zuen kontzertu eguna zela gogoan dut eta gustura bazkaldu nuela esango nuke. Karta berezia, ohikoak ez diren platerak, leku polita eta zerbitzu ona; sentsazio onekin atera ginen.

Saigon jatetxeaz gain, bigarren baten oroitzapenak ere fresko ditut buruan. Gogoratzen ez dudana bere izena da. Getxon izan zen, udaleko kirol instalazioak kokatzen diren gunetik gertu zegoela gogratzen dut. Kanpotik eta barrutik ekialdeko ohiko dekorazioa zen nagusi. “Tira, betiko txinatar jatetxea” pentsatu genuen nire emazteak (orduan andregaia) eta biok. Zerbitzaria nota hartzera etorri zenean  erabat txundituta geratu ginen. Euskaraz primeran egiten zuen getxotar emakume mardula zen. Nola liteke?.

Bazkalostean hitz bi egin genituen berarekin; senarra txinatarra zuen. Elkar ezagutu ziren eta, ezkondu ondoren, Getxon jatetxea irekitzea erabaki zuten. Senarrak esperientzia omen zuen sukaldaritzan eta probatzea erabaki zuten. Karta berezia zen; sekulan jan gabeko platerak aurki zitezkeen bertan. Platerak prestatu eta atontzeko modua ere berezia zen. Gutxitan bezala, txinatarrek euren herrialdean jaten dituzten jakiak dastatzen ari ginela sentitu genuen biok. Jatetxearen izena ahaztuta daukat; halere hamabi urte edo izango dira bertan egon ginenetik. Agian jadanik jatetxea desagertu da, nork daki.

Portzierto, bihar Marqués de Riscal-en hotelera goaz afaltzera eta gaua pasatzea. Komentatuko dizuet asteburuko gorabeherak nolakoak izan diren.